XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pandatxo Peiok hiru urte zituen.

Bazekien eskolara joan behar zuela, baina oso beldurtua zegoen.

Eskolak beldur handia ematen zion.

Orduan, ideia bat bururatu zitzaion.

Bere lagun onena eramango zuen eta horrela ez zen eskolako lehenengo egunean bakarrik sentituko.

Bere lagunik onena Pandatxo zen!.

Bere amak ikusi gabe motxilan sartu zuen eta eskolara joan zen.

Klasean bere adineko neska-mutil batzuk ezagutu zituen.

Bere andereñoa, Karmele, oso atsegina zen.

Eskola ez zen hain txarra!.

Ipuin bat irakurtzen ari zirenean, Nerea, bere lagunak, motxilan mugitzen zen gauzatxo bat ikusi zuen.

Beldurtu egin zen eta oihuka hasi zen.

Andereñoa eta ume guztiak gertatzen zena ikustera joan ziren, eta bapatean, Pandatxok bere buru txikia atera zuen.

- Norena da hartz txiki hau? galdetu zuen andereñoak.

- Nirea da erantzun zuen Peiok.

Nik ez nuen eskolara bakarrik etorri nahi, eta horregatik ekarri dut. Etxera eramango dut....

Baina ume guztiek Pandatxo klasean geratzea nahi zuten.

Oso hartz azkarra eta alaia zirudien.

- Ederto esan zuen andereñoak pentsatu ondoren.

Gurekin geratuko da, baina klaseko ekintzetan parte hartu behar izango du.

Zer iruditzen zaizue berak azaltzen badizkigu ariketak?.

Peio eta bere lagunei ideia ona iruditu zitzaien.

Denek pozik zeuden holako lagun berezia edukitzearren.

Eta horrela, gure Pandatxo eskolan geratu zen bizitzen.

Umeei klaseko lanetan lagundu ezezik beraien lagunik onena bihurtu zen.